Tango ikastaroa gaur, Zilegi Eskolaren baitan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 18a, 00:00

Martxoko Zilegi Eskolako ikastaroek aurrera jarraitzen dute, eta gaur, tango ikastaroaren txanda da. Andoni Martinez de Ustaranek eskainiko du tailerra, goizeko 09:30etan, Ttarla dantza taldearen lokalean. Tangoaren istorioa entzuteaz gain, Argentinako dantzaren lehen pausoak ikasteko aukera ere izango du bertaratzen den orok. Beraz, bertaratzeko deia luzatu du Zilegi Eskolak, «euskera praktikatzeko aukera ezin hobea eskaintzen dugu Zilegi Eskolan, hortaz, dantza eginez, mintzapraktika egin nahi duen oro gonbidatuta dago!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!