Kontzertua larunbatean, Musika Bandak

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 17a, 00:00

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da kontzertua; Atsegindegin.

Martxoaren 23an, Hernaniko Musika banda gazteak eta helduak, kontzertua eskainiko dute, Atsegindegin. Banda gazteak hartuko du lekukoa aurrena, 5 obra interpretatuta, Roberto Pachecoren zuzendaritzapean. Ondoren, helduen saioa hasiko da, eta guztira 7 obra interpretatuko dituzte; horietatik sei konpositore gazte eta «izen haundikoak musika munduan», azaldu dute musika bandakoek.

Arratsaldeko 18:00etan emango zaio hasiera kontzertuei, eta horrez gain, Hernaniko Musika Bandak Korrika Hernanitik «ordu berdintsuan» pasako dela aprobetxatuz, bai banda gazteak eta baita helduak ere, 'El Zapa' martxa interpretatuko dute, korrika pasatzen den bitartean, «ongi etorria emanaz».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!