Idazketa sortzaile tailerra, Kultura Sailak

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 17a, 00:00

Yolanda Arrietak eskainiko du tailerra.

Helduei zuzendutako idazketa tailerra da eta izena emateko aukera dago martxoaren 22ra arte.

'Nitik gura' izeneko idazketa sortzaile tailerra antolatu du Hernaniko Kultura Sailak. Apirilaren 10etik ekainaren 12ra bitartean izango da tailerra; asteazkenero, ordu eta erdiko saioak, arratsaldeko 19:00etatik 20:30etara, hain zuzen. 

Saioak Yolanda Arrieta idazleak gidatuko ditu, eta Biterin izango dira. Ikastaroaren prezioa 35,65 euroko da, eta informazio gehiago eskuratu daiteke ondorengo helbidera idatzita: kultura@hernani.eus

Herritarrek dagoeneko apuntatzeko aukera dute, eta hilaren 22an amaituko da izenematea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!