Bihar egingo dute urteko hirugarren irteera JOCC Zikuña taldeko kideek

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 16a, 00:00

Urteko hirugarren irteera egingo dute bihar Zikuñagako zikloturistek. Ohi den modura, goizeko 09:00etan jarri dute hitzordua Zinkoenean, eta bertatik Alegiara abiatuko dira. 52 kilometroko ibilbidea osatuko dute. Irteeran parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da klubeko ekipamenduarekin joatea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!