Bi pelikula proiektatuko dituzte asteburu honetan Biteriko aretoan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 16a, 00:00

Gaurtik astelehenera arte zinemaz gozatzeko aukera izango da Biteri kultur etxeko aretoan. Haurrentzat 'Thabo y el caso del rinoceronte' pelikula jarriko dute, eta helduentzat 'La extorsión' filma. Gaur bertan arratsaldeko 16:45etan izango da haurren saioa, eta 19:30etan eta 22:00etan helduen txanda izango da.

Bihar arratsaldean bi saio izango dira (haurrena 16:45 eta helduena (19:30) eta astelehenean beste bi (haurrena 16:30 eta helduena 19:30).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!