Zuhaitz landaketa egiteko auzolana antolatu du gaurko Sagarreta Natur Taldeak. Zubiondo poligonoko parkinean jarri dute hitzordua, goizeko 09:30etan, eta bertatik Erribera Txiki zabalgunera joango dira. Ibai bazterrean egingo dute haritz hazien landaketa, eta aditu bat ere izango da bertan: «Ez da oso ohikoa erriberetan haritza landatzea, eta horregatik aditu batek hautaketa honen inguruko azalpenak emango ditu».