Bertso saio bizia eskaini zuten atzo Guria tabernan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 16a, 00:00

Andoni Mujika, Ekain Tolaretxipi eta Eñaut Martikorena atzoko saioan.

Korrika Kulturalaren barruan, bertso saioa eskaini zuten atzo arratsaldean Eñaut Martikorenak, Andoni Mujikak eta Ekain Tolaretxipik. Eli Pagola izan zen gai jartzailea, eta gai jolastiak prestatu zituen arratsaldea girotzeko. Jende ugari elkartu zen Gurian, eta ale ederrak utzi zituzten bertsolariek. 

Hernaniko Korrika Kulturalak gaur eguerdian izango du jarraipena, tortilla dastaketarekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!