Iruña Veleiarekin lotutako mozioa aurkeztu dute Hernaniko Udalean

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 16a, 00:00

Bertako lanetatik ateratako 61 kaxen garbiketak berrabiarazteko eskaera onartzea eskatu dute aurkeztutako mozioaren bidez. 

Pasa den asteazkenean Iruña Veleiarekin lotutako mozioa aurkeztu zuten zenbait herritarrek Hernaniko Udalean. Mozioan egindako eskaera honakoa da: «Hernaniko Udal Batzarrak onar dezala Arabako Foru Aldundiaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak berriro ekin diezaiola sail horretan LURMEN enpresak erregistratu zituen 61 kaxa garbitzeko lanari. Lan horiek bertan behera gelditu baitziren kaxa garbitu eta gero». 

Diotenez, garbitutako bi kaxetatik irudi bat eratorri zuten: «Hegazti bat zen, galburua mokoan zuela». Horren ondoren bertan behera geratu ziren garbiketa lanak, eta mozioa aurkeztu duten herritarrek nabarmendu dute «probabilitate haundiak» daudela kaxa horietan «testu gehiago azaltzeko». 

Ondorio modura, garbiketa lanak berrabiarazteko arrazoi nagusia eman dute: «Irulegiko eskuaren testua interpretatzeko garaian, batzuek diote testu gehiago behar direla eskuak dakarren testua interpretatu ahal izateko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!