Asko dira euskaraz aritu nahi eta ezin dutenak, inguruan horretarako aukerarik ez dutelako. Egoera honi erantzuteko sortu zen Mintzalaguna programa, euskara praktikatu nahi duten herritarrak biltzen dituen ekimena.
Euskaraz aritzeko zailtasunak dituzten euskaldun horiei laguntzeko euskaldun eskuzabalak behar izaten dira, elkarrizketa talde horietan laguntzaile bezala ibiltzeko.
Astean behin, ordubetez, kafetxo baten bueltan edo paseo bat ematen den bitartean elkartzen dira taldeak. Nola, noiz eta non egin... taldekideen artean erabakitzen da.
Bilatzen ari garen euskaldun eskuzabala ZU bazara, eman izena MINTZALAGUNA ekimenean! Jakin, ez dituzula euskararen gramatika edo euskaltzaindiaren arauak jakin beharrik parte hartzeko, euskaraz komunikatzeko daukazun erraztasuna eta laguntzeko gogoarekin nahikoa dugu!
ANIMATU eta eman izena: www.dobera.eus/mintzalaguna, edota jarri gurekin harremanetan:
Larramendi 11, behea. Hernani
dobera@dobera.eus
943 33 27 99 - 662 406 692