Biba Zuek-en saio berezia, Zinkoeneatik

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 16a, 00:00

Zuzeneko bi konexio egingo dituzte bertatik, eta Korrikako abestiaren koreografia dantzatzeko jendea behar dute.

Korrika dela eta, saio bereziak prestatu ditu Biba Zuek programak. Horietako bat Hernanitik eskainiko dute, Zinkoeneatik zehazki, hilaren 19an. 

Zuzeneko bi konexio egingo dituzte bertatik, 18:00etan eta 21:10etan, eta herritarrak Korrikaren aurtengo abestia dantzatzera joateko deialdia egin dute.

Animatzen direnentzat, ondorengo estekan ikus dezakete koreografia: https://labur.eus/nxDgp.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!