Hernani Errotzenek bi hitzaldi antolatu ditu datorren asterako

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 16a, 00:00

Peio Monteano izango da hizlaria martxoaren 20ko saioan.

Martxoaren 20an izango da lehenengoa eta 21ean bigarrena. Biak Biterin izango dira, 19:00etan. 

2024ko egutegia datorren astean jarriko du martxan Hernani Errotzenek. Bi hitzaldi antolatu dituzte martxoaren 20 eta 21erako, urteroko konpromiso bera mantenduta: «Historia, herri oroimena edota euskal kulturan garrantzia izan duten pertsonen ekarpenak jorratzea». 

Asteazkeneko hitzaldian Peio Monteano Sorbet, historian doktorea eta Nafarroako artxibo orokorreko goi teknikaria, izango da hizlaria. 'Vasconia en los siglos oscuros' izenburupean, Inperio erromatarra erortzetik Nafarroako erresuma sortu arteko garaiari buruzko azalpenak emango ditu. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da saioa, Biterin. 

Ostegunean, berriz, Joxin Azkue Gabilondo Hernandorena Kultur Elkarteko kideak eskainiko du 'Nola sortu herriko armarriaren irudi berria' hitzaldia. Hau ere 19:00etan izango da, Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!