Hodei Sasiain, Endika Barral eta Elene Huitzi podiumera, Gipuzkoan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 16a, 00:00

Elena Huitzi, Hodei Sasiain eta Endika Barral.

Pista estaliko Gipuzkoako Txapelketan 20 urtez apzikoetan lortu dituzte dominak.

Hernaniko korrikalariek hiru domina lortu zituzten Donostiako Antonio Elorza belodromoan, Pista Estaliko Gipuzkoako Txapelketan. Emaitzarik onena Hodei Sasiainek eskuratu zuen. Zilarra kolkoratu zuen 400 metrotan 52:01eko denborarekin.

800 metroko proban, Endika Barralek brontzea lortu zuen 2005ean jaiotakoen artean, 2:07.04ko denborarekin. Elene Huitzik ere hirugarren amaitu zuen 800 metrotan, 2:34.46ko denborarekin 2006an jaiotakoen artean. Hernaniar gehiagok hartu zuen parte txapelketan.

 

Masters Txapelketa, Donostian

Martxoko lehenengo asteburuan Espainiako Masters Txapelketa jokatu zen pista estalian. Bertan, Sergio Romanek hartu zuen parte eta seigarren eta zazpigarren amaitu zuen 1.500 eta 3.000 metrotan, 45-49 urteko kategorian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!