Sara Azurzaren kontzertua, ostegunean Biterin

Kronika - Erredakzioa 2023ko maiatzaren 1a

Kontzertua eskainiko du Sara Azurza musikari eta abeslari donostiarrak, ostegun honetan, Biteri kultur etxean. 'Hemen berriro' diskoa aurkeztuko du Azurzak bertan, iluntzeko 19:30etan hasita. Sarrerak salgai daude, 8 euroan, Biterin eta kultura.hernani.eus webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!