Erdi Aroko Azoka Hernanira bueltan, apirileko laugarren asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 5a, 16:51

Urtero bezala, Erdi Aroko Azoka jarriko dute Hernanin, hilabete honetan. Apirileko laugarren asteburuan izango da, 21etik 23ra; ostiralean hasi eta igandean bukatu, alegia. Ohi bezala, mota guztietako postuak jarriko dituzte, eta ostalaritzak, tailerrek eta musikak ere izango dute tartea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!