Biterin estreinatuko dute 'Erreka ondoan bi gezur' dantza emanaldia, hilaren 20an

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 12a, 14:46

'Erreka ondoan bi gezur' dantza ikuskizuna sortu berri du Mari Zaunka kolektiboak, eta Hernanin egingo du estreinaldia, hilabete honetan. Zehazki, apirilaren 20an izango da, Biteri kultur etxean, iluntzeko 19:30etan hasita. Sarrerak dagoeneko salgai daude, 8 euroan, Biterin bertan edota kultura.hernani.eus webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!