Ipuin kontaketa saioa hilaren 18an, Lur Kortaren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 8a, 09:40

Apirilaren 18an izango dute hurrengo aukera etxeko txikienek, ipuinez gozatzeko. Lur Kortak eskainiko du ipuin kontaketa saioa, Hernaniko Udal Liburutegian, arratsaldeko 17:30etan hasita. 4 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta edukiera mugatua denez, gonbidapenak eskuratu behar dira liburutegian bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!