Eguneroko egoera izaten da argazkian ikusten dena. Sorgintxulo auzoko espaloia zaborrez beteta egoten da ia beti, ume txikiak ditugun bizilagunentzako autobusetik jaitsi eta beste aldera pasatzeko bide seguru bakarra oztopo zeharkatu ezina bihurtuz. Errepidean sartu behar izaten gara logika eta segurtasunaren kontra jokatuz, gure familia zentzuz gabe arriskuan jarriz. Ezin al da ezer egin?