Klima aldaketa izango dute hizpide, martxoaren 21ean, Biterin. Kronikaren atzoko alean 'hilaren 2an' izango zela jartzen zuen, baina datorren asteko ostegunean izango da saioa, arratsaldeko 17:30etan. Klima Aldaketara Egokitzeko Hernaniko Plana lantzeko partaidetza saioa izango da, eta Udaletik zehaztu dute bileran parte hartzeko ez dela ezagutza teknikorik izan behar, «modu erraz eta dinamikoan landuko baitira gai guztiak».