Hernasaxen, Leokadistiren eta Txilibitaren kontzertua, igandean

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 15a, 00:00

Hiru taldeek batera eskainiko dituzte kontzertuko azken hiru abestiak.

Hernani Musika Eskolako hiru taldeen kontzertua 12:30etan hasiko da, plazan. 

Igande honetan kontzertu bateratua eskainiko dute Hernani Musika Eskola publikoko hiru taldek: Hernasax saxofoi taldeak, Leokadisti txistu taldeak eta Txilibita Fanfarreak. Gudarien plazan eskainiko dute kontzertua, eguerdiko 12:30etan hasita, Roberto Pachecoren eta Iñaki Egurenen zuzendaritzapean. 

Igandeko kontzertua iganderoko musika saioen zikloaren parte dela azaldu dute Musika Eskolatik: «1987tik gabiltza, urritik ekainera, igande eguerdiro herria musikaz alaitu asmoz. Oraingoan, berriz ere, herriko plazan». 

Hamahiru kantaz osatutako kantutegia prestatu dute etzirako; hiru taldeak banaka arituko dira hasieran, eta kontzertua aurrera joan ahala elkarrekin eskainiko dituzte abesti batzuk. Emanaldiaren amaieran, Hernasaxek, Leokadistik eta Txilibitak batera eskainiko dituzte Koxori (fandangoa), Errenderikoa (arin arina) eta Zaharra (kalejira) kantuak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!