'Blue Jean' pelikula gaur, Zineklubarekin

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 14a, 00:00

Gaur arratsaldean 'Blue Jean' pelikula proiektatuko dute, jatorrizko hizkuntzan, ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da proiekzioa, eta 97 minutuko iraupena du. Sarrerak 3 euroko prezioa du eta Biteriko lehiatilan edo 'kultura.hernani.eus' webgunean erosi daitezke. Blue Jean 2022ko film dramatiko britainiarra da, Georgia Oakleyk idatzi eta zuzendua. Rosy McEwen, Kerrie Hayes eta Lucy Halliday ditu protagonista.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!