Hilaren 17an eta 18an, urriko literatur solasaldiak

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 9a, 15:28

Urriaren 17an eta 18an egingo dituzte, Hernaniko udal liburutegian, hilabete honetako literatur solasaldiak. Euskerazkoa izango da aurrenekoa, hilaren 17an, iluntzeko 19:00etan hasita: Stephan Zweigen 'Hogeita lau ordu emakume baten bizitzan' liburua izango dute hizpide, Ane Mayozek gidatuta.

Hurrengo egunean, ordu eta toki berean egingo dute gaztelaniazko solasaldia, Martin Amisen 'Tren nocturno' liburuari buruz. Slawska Grabowskak gidatuko du saioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!