Errebeldeak Fest jaia, irailaren 23an Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 11a, 13:26

Kirol rock inklusiboaren jaia ospatuko dute Hernanin, irailaren 23an: Errebeldeak Fest. Atsegindegin emango diote hasiera egunari, goizean zehar saskibaloi, pala eta futbol egokituko txapelketak jokatuta. Eta iluntzean izango dira rock kontzertuak, honako taldeen eskutik: Motxila 21, La Bona Dea eta El Quinto Contenedor.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!