Mugikortasun Astearekin hainbat zita, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 14a, 12:22

Mugikortasun Astea ospatzeko, hainbat hitzordu prestatu dituzte Hernanin, datozen egunetarako. Igandean izango da aurrenekoa, hilaren 17an, bizikleta martxa egingo baitute 10:00etatik 12:30etara.

Astelehenetik asteazkenera, berriz, bizikleta konpontzeko oinarrizko ikastaroa eskainiko dute Biterin, arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara. Eta egun horietan, era berean, patin ikastaroa ere izango da, 17:30etan hasi eta 19:00ak bitarte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!