'Galestar konexioa' emanaldia, irailaren 15ean Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 4a, 11:06

Musika eta dantza emanaldi berezia eskainiko dute irailaren 15ean, Hernaniko Plazan, Euskal Jaiei hasiera emateko. 'Galestar konexioa' izenburupean, bat egingo dute Euskal Herriko eta Galesko kulturek, eta bi herrialdeetako musika eta dantza eskainiko dute. Iluntzeko 19:30etan hasiko da emanaldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!