'Ez naiz Dublinen egon' antzezlana, hilaren 23an

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 20a, 12:31

Bihar hasiko da antzerki zikloa Biterin, eta etzidamu amaituko da, 'Ez naiz inoiz Dublinen egon' antzezlanarekin, martxoaren 23an. Iluntzeko 19:30etan hasita, ordu eta erdiko iraupena izango du Markos Goikoleaksortu eta Mireia Gabilondok zuzendutako obrak, Tentazioa konpainiaren eskutik. Iñigo Aranburu, Iñigo Azpitarte, Mireia Gabilondo eta Aitziber Garmendia aktoreak izango dira oholtza gainean.

«Besteen bizipen eta sinesmenen onarpenari buruzko komedia garratza» da 'Ez naiz inoiz Dublinen egon', aurreratu dutenez: «Bakoitzak gure errealitate propioa eraikitzen dugulako, baina noraino gara gai besteenak onartzeko? Amesti familia Eguberri gaua ospatzeko bildu da, baina berezia da, Elena alaba hiru urtez ikusi gabe itzuliko baita Londresetik. Cindyrekin dator, neska-lagun irlandarrarekin. Denak daude irlandarra ezagutzeko irrikitan, baina inork ez du espero Cindy pertsonaia ikusezina izatea, familiaren oreka hankaz gora jarriko duen Elenaren fantasia bat. Gau zoro honetan zehar, bakoitzak bere fantasia eta miseriak erakutsiko ditu, inor ez baita libratzen. Eta elkar onartzeko zailtasunak izan arren, denak gauza beraren bila dabiltzala ikusiko dugu: bizitzen lagunduko dien ilusio baten bila».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!