'Fake, Trampantojo', antzerki zikloko bigarren emanaldia

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 20a, 11:26

Antzerki zikloaren barruan, 'Fake, Trampantojo' emanaldia eskainiko du Erre Produkzioak konpainiak, martxoaren 22an, gazteleraz. Biterin izango da, iluntzeko 19:30etan hasita; eta 70 minutuko iraupena dauka.

Gorka Mínguez eta David Caiña dira zuzendariak, eta Mínguez bera, Maribel Salas, Gemma Martínez, Lorea Intxausti eta Albar Cirarda igoko dira oholtzara.

Honela dio antzezlanaren aurrerapenak: «Gabon Zahar gaua da. Familia, gelditzen zaien bizitza osoaren lehen eguna dela ospatzen ari da. Baina ospakizun hau begiari tranpa bat baino ez da. Amona, benetako kanpaien aurretik ohera eramateko plantak egiten ari baitira. Behin amona lo dagoela, norberak benetan den bezala joka dezake, eta une horretatik aurrera hasiko dira arazoak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!