'Sagastitarrak' emanaldia, antzerki zikloa hasteko

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 17a, 09:22

Martxoaren 21etik 23ra izango da antzerki zikloa Biterin, eta 'Sagastitarrak' antzezlanak emango dio hasiera, Txalo Produkzioak konpainiaren eskutik. Iluntzeko 19:30etan hasiko da saioa, eta ordu eta erdiko iraupena izango du. Ramon Madaulak sortua eta Begoña Bilbaok zuzendua, Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxebarria eta Koldo Olabarri dira emanaldiko aktoreak.

Honela dio aurrerapenak: «Sagastitarrenean, goi burgesiako familian, alabarekin ez da giro. Anek, giza ekintzaile feministak, lehen abizena aldatzea erabaki du, amaren abizenaren alde eginez: 'Patriarkatuarekin ez dugu amaituko mundura ekarri gaituen amaren abizena hartzen ez dugun bitartean', dio. Anton Sagasti familia buruarentzat, ordea, ulertezina da eskualdien tradizio handikoa den Sagasti abizena aldatu nahi izatea. Abizenari segida emateko, Antonek amarru eta martingala guztiak erabiliko ditu, Ane alabak abizena aldatzeko asmoan atzera egin dezan».

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!