Ahoz Ahoren gala nagusia, martxoaren 17an

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 14a, 10:18

Martxoaren 17an egingo dute, Biteri kultur etxean, Ahoz Aho ahozkotasunaren nazioarteko jaialdiaren gala nagusia. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da saioa, eta doakoa izango da, baina gonbidapenak eskuratu behar dira aldez aurretik: Biterin bertan, edo 'kultura.hernani.eus' webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!