Dorleta Kortazar eta Celine Ripoll, Ahoz Ahoren bigarren saioan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 5a, 09:10

Zikuñagako Libgunean izango da, martxoaren 10ean, 17:30etan hasita.

Martxoaren 10ean egingo du bigarren geldialdia Ahoz Aho ahozkotasunaren nazioarteko jaialdiak, Hernanin. Zehazki, Zikuñagako Libgunean izango da, arratsaldeko 17:30etan hasita; eta bi ipuin kontalari ariko dira: Dorleta Kortazar (Euskal Herria) eta Celine Ripoll (Frantzia/Polinesia).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!