Laburbirak Hernanin geldialdia, martxoaren 15ean

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 4a, 13:51

Edizio borobila du Laburbirak, euskerazko film laburren zirkuituak: 20garrena. Eta aurten ere, Hernanin egingo du geldialdia, Dobera Euskara Elkartearen eskutik. Martxoaren 15ean izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita, Biterin.

Honakoak dira eskainiko dituzten filmak:

-'OLATUEN ISILTASUNA', Kameratoia lehiaketako lan irabazlea (Maria Bartolome, Erik Campos eta Fernando Martin)
-'MUSKIL' (Marina Perosanz
-'KOADRO GORIARI HELDU' (Iulen Arana)
-'IRRITS' (Maider Oleaga)
-'ASKO FALTA DA?' (Ane Cuesta)
-'ERLOJUPEKOA' (Leire Egaña)
-'HITZAK' (Josu Martinez)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!