Neska seniorrek Ostadar gainditu zuten Lasarten, Gipuzkoako Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 12a, 00:00

Hernanik garaipen bikaina lortu zuen Lasarte-Orian, Gipuzkoako Txapelketan, neska seniorretan. Ostadar partidurik galdu gabe zegoen, eta Hernanik asko sufrituta garaipena eskuratu zuen. Partidua ondo hasi zuten hernaniarrek, eta 0-2 aurreratu ziren markagailuan; baina boleibolean hirugarren jokoa irabazi arte ezin da partidua irabazitzat eman, eta etxekoek lortu zuten berdintzea (2-2). Azken jokoa oso orekatua izan zen, baina azken puntuetan bisitariek hobeto jakin zuten puntuak erabakitzen, eta ondorioz partidua irabazi zuten 2-3. Tanteoak izan ziren: 15-25, 23-25, 25-22, 25-20 eta 12-15, 110 minutu iraun zuen partiduan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!