Pirritx, Porrotx eta Marimotots Hernanira bueltan, irailaren 2an

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 16a, 12:04

Urtero bezala, Hernanira bisita egingo dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek, irailean. Zehazki, hilaren 2an eskainiko dute emanaldia Atsegindegin, arratsaldeko 18:00etan hasita. Urteak bete, abenturak bizi! ikuskizunarekin etorriko dira oraingoan.

Joan den urtean bezala, Hernani Errugbi Elkarteak antolatu du saioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!