Iraileko aurreneko egunetan, Latsunbeberriko eta Marielutseko festak

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 19a, 12:01

Ez dute etenik izango Hernaniko auzoetako festek, datozen hilabeteotan; eta iraila hastearekin batera ospatuko dituzte Latsunbeberriko eta Marielutseko Jaiak, iragarri dutenez. Zehazki, irailaren 1ean hasiko dira, ostiralarekin; eta irailaren 3an bukatu, igandean.

Datozen egunetan zabalduko dute behin betiko egitaraua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!