San Joanetako azkeneko Axeri Dantzaren ondoren, Txantxangorri elkartean bildu ziren sokako kideak, ohiko hamaiketakoa egiteko. Baina berezia izan zen: goizero ateak irekitzen dizkieten komertzio eta bizilagunak gonbidatu zituzten hamaiketako horretara, eta omenaldia egin zieten bertsotan.