Herriko bertsolariek saioa eskainiko dute ostiralean, Gurian

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 11a, 00:00

Arratsaldeko 18:30ak aldera hasiko da saioa, eta AEKko kideak arituko dira gai jartzaile lanetan.

Korrika kulturalak aurrera jarraitzen du, eta aste honetan ere jarduera ugari izango dira Hernanin. Horietako bat ostiralean izango da, arratsaldeko 18:30etan: bertso saioa.

Herriko zenbait bertsolarik saioa eskainiko dute Guria tabernan. Gai jartzaile lanetan, berriz, AEKko kideak arituko dira.

Lehenago, Diskorrika

Bertso saioaren aurretik, arratsaldeko 17:30etan, Diskorrika disko festa izango da gaztetxoentzat Tilosetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!