Jabalerak eta Goikoetxeak ederki hasi zuten Berria Txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 11a, 00:00

Irazuren eta Zalduaren aurka 0-2 irabazita, lehenengo lau puntuak eskuratu dituzte.

Larunbat arratsaldean jokatu zuten Galarretan Berria Txapelketako lehenengo jardunaldia. Jabalera-Goikoetxea IV bikoteak ez zuen zalantzarako tarterik utzi, eta nagusitasunez (0-2) irabazi zuen Irazu-Zaldua bikotearen aurka.

Joseba Goikoetxea zestoarraren debuta izan zen profesional mailan, eta sekulako partidua jokatu zuen. Lehenengo setean 9-15 irabaztea lortu zuten urdiñek, eta bigarrenean 10-15 gailendu ziren.

Hala, lau puntu gehitzea lortu dute Jabalerak eta Goikoetxeak, eta hutsean geratu dira Irazu eta Zaldua.

Partidu ikusgarriak jaialdia errematatzeko

Berria Txapelketakoaz gain, bi partidu gehiago jokatu zituzten larunbatean. Lehenengoan Ansa II.ak eta Azpirozek 2-0 irabazi zuten Segurolaren eta Barrenetxea IV.ren aurka. Urnietarrak sekulako maila eman zuen beste behin, eta 18 tanto eginda amaitu zuen norgehiagoka. Atzeko koadroetan ere Azpirozek ondo eutsi zion Barrenetxeari, eta bikain borobildu zuten partidua.

Hirugarrenean Goikoetxea V eta Martirena Loitegiren eta Juanenearen aurka aritu ziren. Bigarrenek 0-2 irabaztea lortu zuten, partidu guztian zehar jokoaren erritmoa eraman eta dominatu ondoren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!