Garaipena lortu zuen Hernanik Oviedoren aurka, ligako azkenaurreko jardunaldian

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 11a, 00:00

19-11 irabaztea lortu zuten trikoloreek. Azken jardunaldian Gijonen aurka jokatuko dute.

Garaipena eskuratu zuen Hernanik azkenaurreko jardunaldian, eta bigarren itzulian partidurik galdu gabe jarraitzen du. Larunbatean 19-11 irabazi zuen Oviedoren aurka.

Partidua hankazgora hasi zen Hernanirentzat. Oviedo aurretik jarri zen zigor kolpe bat eta entsaio bat baliatuta (0-8). Hala ere, trikoloreek markagailuko zuloa ixteko aukera baliatu zuten atsedenaldiaren aurretik, Aimar Gorrotxategiren entsaioarekin eta Beñat Aritzetaren konbertsioarekin (7-8).

Bigarren zatian errazago aritu zen Hernani, eta Jon Ander Zapiainen eta Ekaitz Arrozpideren entsaioek arnasa eman zioten taldeari.

Bigarren faseko azken jardunaldira lehenengo postuan iritsi da Hernani, eta Gijonen aurka jokatuko du azken jardunaldia, etxetik kanpo.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!