Tango ikastaroa, etzi eta hilaren 18an

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 9a, 00:00

Datozen bi astelehenetan, etzi eta martxoaren 18an, Andoni Martinez De Ustaranek Tango ikastaroa emango du 09:30etan, Ttarla dantza-taldearen lokalean. Tangoaren istorioa entzun ahal izango da, eta horrez gain, Uruguayko eta Argentinako dantzaren lehen pausoak ikasteko aukera ere izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!