Martxoaren 12an udaletxea eta haren zerbitzuak itxita egongo dira, grebagatik

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 9a, 00:00

Martxoaren 12an sektore publikorako greba deialdiarekin bat egin dute Hernaniko Udaleko langileek. Hori dela eta, egun horretan Hernaniko udaletxea eta udal zerbitzuak itxita egongo dira. Garbitaniako langileek ere bat egin dute greba deialdiarekin. Beraz, hondakinen bilketan ere eragina izan dezake grebak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!