Berria Erremonte Txapelketa gaur hasiko da Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 9a, 00:00

Berria Erremonte Txapelketa gaur hasiko da Galarretan A taldeko partiduarekin. 16.30etan hasita Irazu eta Zaldia I.ak, Jabalera eta Goikoetxea V.aren aurka jokatuko dute.

Sei bikotek jokatzen dute txapelketa, bi taldetan banatuta, eta talde bakoitzeko lehenengo biak sailkatuko dira apirilaren 13an jokatuko diren finalaurrekoetara. Finalerdietako garaileak apirilaren 20an neurtuko dituzte indarrak finalean.

Bi goizuetar eta bi hernaniar

Txapelketan Goizuetako eta Hernaniko lau erremontistek jokatuko dute; hala nola, Arluziagak, Zubirik, Apezetxeak eta Aiestaranek. Gainera, Arluziaga hernaniarrak eta Zubiri goizuetarrak bikote osatzen dute B taldean. Susperregik lagunduko du Apezetxea atzelari goizuetarra aurrekaldean, A taldean, eta B taldean Gurrutxagak Aiestaran VI.a hernaniarrarekin osatzen du bikote.

Bestetik, gaurko jaialdiko partidu estelarrean, bigarrengoan, Ansa eta Azpirozek, Segurola eta Barrenetxea IV.a izango dituzte aurrez aurre.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!