Hernani gaur Landaren, Oviedoren aurka

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 9a, 00:00

HERNANI ERRUGBIA

Hernanik, aurtengo denboraldian, etxean jokatuko duen azken partidua izango du gaur, 16:00etatik aurrera, Ovideoren aurka. Bigarren asteburuan jarraian Landaren zaleen aurrean neurtuko dituzte indarrak, talde asturiarraren aurka. Bigarren faseko lehenengo postua ziurtatuko luke gaur irabaziz gero, baina postu horrek ez du inongo saririk. Denboraldiko helburu nagusiak aspaldian aldendu ziren. Igoera fasea ezin izan du Hernanik jokatu hirugarren urtez jarraian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!