Bost urrezko domina, Gipuzkoako txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 9a, 00:00

I. Ibeas, G. González, O. Kozbar, M. Redondo, J. Huegun, A. Betelu eta O. Gainza.

Jare Huegun (-57kg), Aiur Betelu (-60 kg), Oier Gainza (-66kg), Irati Ibeas (-70kg) eta Olena Kozbar (-57kg) izan dira txapeldunak.

Aurreko asteburuan Hernaniko judokek bost urrezko domina eta brontzezko bat lortu zituzten Urnietan jokatutako infantil eta kadete mailako Gipuzkoako txapelketan.

Larunbatean Gipuzkoako txapeldun izan ziren infantil mailan: Jare Huegun (-57kg kategorian), Aiur Betelu (-60kg) eta Oier Gainza (-66kg). Igandean, kadeteetan, txapeldun izan ziren: Irati Ibeas (-70kg) eta Olena Kozbar (-57kg). Gorka Gonzalezek (-73 kg) brontzea lortu zuen. Seiak daude sailkatuak, apirilaren 13an eta 14an jokatuko den Euskadiko txapelketara.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!