'Justizia sozialerako politika publikoak' jarduldiak, martxoan

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 23a, 12:12

Lau eguneko jardunaldiak antolatu dituzte martxorako, 'Justizia sozialerako politika publikoak. Hernani, eredu bat Europan' izenburupean. Aurreneko bi saioak online egingo dituzte, martxoaren 2an eta 3an; eta beste biak presentzialak izango dira, martxoaren 15ean eta 17an, Kulturarteko Plaza Feministan. Izenematea zabalik dago, www.hernani.eus/eus/meet-europa webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!