'Univers' haurrentzako antzezlana, otsailaren 25ean

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 13a, 14:17

Antzerkiarekin izango dute hitzordua etxeko txikienek, otsailaren 25ean, Biteri kultur etxean. Izan ere, 'Univers' antzezlana eskainiko du Engruna Teatre konpainiak, haurrei zuzenduta. Bi saio emango dituzte, 11:00etan eta 12:30etan.

Sarrerak dagoeneko salgai daude, Biteriko leihatilan edo http://kultura.hernani.eus webgunean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!