Otsailaren 21ean egingo du hurrengo saioa Euskal Literatura Mintegiak, Alaine Agirrek gidatuta. Ohi bezala, Hernaniko udal liburutegian jarri dute hitzordua, arratsaldeko 19:00etan hasita; eta oraingoan, Annie Ernauxek idatzitako 'Pasio hutsa' liburua izango dute hizpide.