1967ko kintoen bazkaria, hilaren 14an, Zumardin

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 8a, 00:00

Datorren ostegunean, 1946an jaiotakoen, 67ko kintoen, bazkaria izango da Zumardi jatetxean. Lau urtetan ez dute bazkaririk egin pandemiagatik, baina ohitura onak berreskuratu nahi dituzte. 13:45etan argazkia aterako da kanpoaldean eta 14:00etan hasiko da bazkaria. Martxoaren 17an, 12:00etan Parrokian, meza batean gogoratuko dira Iñaki Usandizaga, Jose Ramon Beroiz, Kepa Urreaga, Santos Barrio, Patxi Modino, Joxe Manuel Errazkin, Josetxo Insausti, Patxi Labaka eta Felipe Aizpurua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!