Ixabel Agirresaroberekin ipuin kontaketa, urtarrilaren 24an Biterin

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 8a, 12:22

Ipuin kontaketa saioa izango da urtarrilaren 24an, Biteriko liburutegian. Ixabel Agirresarobe kontalariak eskainiko du, 17:30etan hasita, 4 eta 6 urte bitartekoentzat. Edukiera mugatua izango du saioak, eta gonbidapenak liburutegian bertan eskuratu daitezke. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!