'Ainarak' dokumentala ikusgai Biterin, urtarrilaren 25ean

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 10a, 09:09

Arratsaldeko 19:00etan eskainiko dute Ritxi Lizartzak eta Juan San Martinek zuzendutako dokumentala.

'Ainarak' dokumentala ikusteko aukera izango dute hernaniarrek, hilabete honen bukaeran. Zehazki, urtarrilaren 25ean izango da ikusgai Biterin, arratsaldeko 19:00etan hasita. Ritxi Lizartzak eta Juan San Martinek zuzendutako lana da, eta doakoa izango da emanaldia, baina gonbidapena eskuratu beharko da, Biterin edo kultura.hernani.eus webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!