'Arrailak' bideoklipa aurkeztuko dute urtarrilaren 18an

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 9a, 11:05

Arratsaldeko 19:00etan egingo dute, Biterin, eta Maite Larburu, Ainara Azpiazu eta Oskarbi Sein izango dira bertan.

'Arrailak' bideoklipa aurkezteko hitzordua jarri dute urtarrilaren erdialderako, Hernanin. Hilaren 18an izango da, Biteri kultur etxean, arratsaldeko 19:00etan hasita. Bertan izango dira Maite Larburu, Ainara Azpiazu eta Oskarbi Sein.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!