Aste Santuko kanpuseko izen ematea, zabalik

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 6a, 00:00

CDHren Aste Santuko III. Kanpusa izango da aurtengoa. 2012-2015 urteen artean jaiotako haurrentzat da.

Hirugarren urtez, Aste Santuko Kanpusa antolatu du CD Hernanik. 2012 eta 2015 urteen artean jaiotako haurrei zuzendutako jarduerak prestatu dituzte oporraldirako, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. 

Goizeko 09:30etatik eguerdiko 13:00etara egingo dituzte ekintzak. Denak Zubipen elkartuko dira, eta bertatik abiatuko dira jarduera egingo duten lekura. Aurtengoan ere futbola bestelako kirol jarduerekin uztartuko dute; piraguismoarekin, arku tiroarekin, gimnasioarekin eta jolas kooperatiboekin, besteak beste. 

Lehenengo txanda martxoaren 25etik 29ra izango da; bigarrena, berriz, apirilaren 1etik 5era. Izena emateko garaian klubeko kideak diren haurrek 89 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainontzekoentzat 99 euro balioko du inskripzioak. 

Parte hartu nahi dutenek 619 31 04 53 telefono zenbakian edota hfutboleskola@gmail.com helbidean eman dezakete izena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!